Mikel Arostegi, San Pedroko entrenatzaile berria

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak 2016. denboraldirako Mikel Arostegi aukeratu du entrenatzaile bezala. Mikel Arostegi, 31 urtekoa, Orion hezita eta Getarian, Zumaian  eta Astilleron ibilitakoa, 2011.-tik aurrera San Pedro egon da arraunlari modura. 2014. urtean parentesi bat egin ondoren, 2015ean Libiako tostetara bueltatu zen eta hurrengo denboraldian San Miguel Ligako ardura hartuko du. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak eskerrak [...]