2017 OHIKO BATZARRA

Datorren igandean, azaroaren 19an, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko Ohiko Batzarra ospatuko da Arraun Elkartean.

Lehenengo deialdia 10:30etan izango da, eta bigarrena 11:00etan.

Gai-zerrenda honako hau izango da:

· Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena horrela ikusten baldin bada.

· 2017ko kirol balantzea.

· 2017ko balantze ekonomikoa.

· 2018 urterako ikuspegia; bazkideen kuotak eta aurrekontuak, eta bazkide laguntzaileak.

· Elkarte Gastronomikoaren funtzionamendua.

· Lehendakariaren hautaketa

· Eskariak eta galderak.

 

Antxon Korman

   (Lehendakaria)