Yearly Archives: 2019

/2019

DENDA ZABALIK

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko denda zabalik egongo da Pasai San Pedroko Kofradiako baxuan udara guztian zehar. Asteazken, ostegun eta ostiraletan irekiko da 18:30etatik 20:30etara eta bertan edozein produktu erosteko aukera egongo da.    

DENDA ZABALIK2019-07-27T11:29:49+02:00

ASTEBURUAN ZITA BIKOITZA MUTRIKUN ETA ONDARROAN

Asteburu honetan bi zita garrantzitsu izango ditugu Mutrikun eta Ondarroan. Eusko Label Liga modurik egokienean hasteko proba inportanteak izango dira talderentzat. Larunbatean Mutrikun jokatuko da estropada 17:00etan eta igandean, Ondarroan 11:30etan. Bi test hauek gauzak hobetzen joateko baliatuko dituzte arraunlariek eta aurkarien erreferentziak izateko nagusiki, ligari begira. LARUNBATA: MUTRIKU: 17.00 IGANDEA: ONDARROA: 11.30 [...]

ASTEBURUAN ZITA BIKOITZA MUTRIKUN ETA ONDARROAN2019-05-28T18:41:44+02:00

XXII. CASTROKO TRAINERU JAITSIERA

Igandean, XXII. Castroko Traineru Jaitsiera jokatuko da goizeko 11:00etatik aurrera. Bertan, San Pedrok bi trainerurekin parte hartuko du. Neguko bigarren proba izango da mutilentzat.  

XXII. CASTROKO TRAINERU JAITSIERA2019-03-01T14:30:10+02:00

HONDARRIBIKO XIX TRAINERU JAITSIERA

Bihar, otsailak 23, Hondarribiko XIX Traineru Jaitsiera jokatuko da arratsaldeko 16:00etatik auerrera. San Pedroren aurreneko neguko jaitsiera izango da, eta bertan bi ontzirekin ekingo dio estropadari, San Pedro "A" eta San Pedro "B".  Neguko prestakuntzan sakontzeko eta hobetzeko helburu argiarekin hartuko dute estropada Mikel Arostegiren mutilek.    

HONDARRIBIKO XIX TRAINERU JAITSIERA2019-02-22T17:09:23+02:00