ASTEBURUAN ZITA BIKOITZA MUTRIKUN ETA ONDARROAN

Asteburu honetan bi zita garrantzitsu izango ditugu Mutrikun eta Ondarroan. Eusko Label Liga modurik egokienean hasteko proba inportanteak izango dira talderentzat. Larunbatean Mutrikun jokatuko da estropada 17:00etan eta igandean, Ondarroan 11:30etan. Bi test hauek gauzak hobetzen joateko baliatuko dituzte arraunlariek eta aurkarien erreferentziak izateko nagusiki, ligari begira. LARUNBATA: MUTRIKU: 17.00 IGANDEA: ONDARROA: 11.30 [...]