Asteburuan San Miguel Ligako eta KAE-2 estropadak direla eta, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak “Arraun Festa” antolatzea erabaki du. Arraunaren inguruan prestatutako festa honetan, kontzertuak, dantza eta umeentzako puzgarriak egongo dira. Sanpedrotar eta bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu eta jai giroaz goza dezatela gurekin. Arraun festaren programa hau izango da.

07/10 Ostirala:

–          17:00-21:00 Puzgarriak (Frontoian)

–          18:00-19:00 Trikipoteoa

–          19:00 Haatik Dantza Konpainia (Portuan)

–          20:30 Kontzertua: Golden Apple Quartet (Portuan)

–          22:30 Kontzertua: Sobresalto (Portuan)

–          00:00 DJ Festa (Kalparran)

07/11 Larunbata

–          11:00-15:00 eta 17:00-20:00 Puzgarriak (Frontoian)

–          17:00 Kalejira Tirri-Tarrarekin (Frontoitik Kalparrara)

–          17:00-20:00 Ergometroak Mindararen alde

–          18:00 Estropada: III “la Caixa” bandera (San Miguel Liga)

–          21:00 Kontzertua: Bossa Colective (Portuan)

07/12 Igandea:

–          11:00 Estropada: I Mindara Bandera (KAE-2)

Cartel arraun festa