Berriak

/Berriak
Berriak2017-04-04T12:40:21+00:00

BERRIAK

ZATOZ GUREKIN ARRAUN EGITERA

Irailaren 26tik aurrera, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko azpiko kategorietan izen emateko aukera egongo da. Arraunaz gozatu eta giro paregabea batean arraunean hasi nahi duenak, Pasai San Pedroko Kalparrako instalazioetara gerturatu beharra dauka 18:00etatik 19:30etara, eta bertan [...]

DENDA

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko denda zabalik egongo da Kofradiako baxuan. Abuztuaren 31arte, asteazkena, osteguna eta ostiraletan, 18:30-20:30.

TRAINERILLEN TXANDA

Larunbatean Orion, Gipuzkoako Trainerillen Ligari hasiera emango zaio. Maiatza guztian zehar trainerillak izango dira protagonista nagusienak. San Pedrok hiru trainerillekin ekingo dio Ligari. Jubenilen mailan trainerilla batekin eta senior mutilen mailan bi taldeekin. Bata Federazio [...]

SAN PEDROKO TEST ESTROPADA BERTAN BEHERA

X. San Pedroko Test Estropada bertan behera geratu da. Martxoaren 24ean, larunbatean jokatzekoa zen estropada baina eguraldi iragarpenak ikusita eta gomendioei kasu eginda, estropada ez jokatzea adostu zen.

GIPUZKOAKO BATEL LIGA SAN PEDRON

Igandean Gipuzkoako Batel Ligako 7.jardunaldia jokatuko da Pasai San Pedron 10:30etan. Ordezkarien bilera 9:00etan izango da San Pedroko Kofradian. Estropadak badiaren barruan jokatuko dira maila ezberdinetan.

ORIAKO TRAINERU JAITSIERA

Larunbatean Oriako Traineru Jaitsiera jokatuko da Orion. San Pedrok hiru ontzirekin parte hartuko du: Libia, Kalparra eta Jubenilak. Neguko test garrantzitsuenetakoa da Oriakoa eta beste traineruen alboan indarrak neurtzeko aukera paregabea da. 16.30etan emango zaio [...]

ARRAUN ELKARTEAREN NEGUKO TXAMARRA SALGAI

Sanpedrotarra Arraun Elkartearen neguko txamarra salgai. San Pedroko Begihaundi eta 3terdi tabernetan eskatu beharko da, bertan egongo den formularioa beteaz eta momentuan ordainduz. 3-4 asteko epean jasoko dira. Eskaera egiteko azken eguna otsailak 25 [...]