“EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILEA” kanpaina abian jarri du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

1-Datozeen urteetan egongo diren erronkei aurre egiteko, kolaboratzaileak eta laguntzaileak ezinbestekoak dira.
2-Kirol proiektuaren jarraipena: Beheko mailak indartzea, Kalparra KAE Ligan mantentzea eta Libia ontzia TKE Ligan lehiatzea.
3-Arraun Elkartearen egonkortasuna: Aurrekontua osatzea, ekonomi arloan bideragarriak izateko eta kirol proiektua sendotzeko.
4-Sanpedrotar zale guztiei dago zuzenduta kanpaina. Norbanakoak, enpresak, elkarteak etab.
5-Laguntzaile izateko gutxieneko kuota 50 eurokoa izango da. Hortik gora, bakoitzak nahi duena.
6-Laguntzaile izateko formulario bat bete behar da. Arraun Elkartearen egoitzan edo inguruko tabenetan lortu daitezke orriak.

AUPA LIBIA, AUPA SAN PEDRO!