Elkartea

/Elkartea
Elkartea2017-01-12T12:11:50+00:00

SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEA

Pasai San Pedro, historian barrena, tosta finkoko arraunketaren potentzia handienetako bat izan da, traineru, trainerilla eta bateletan. Bi aldi goren izan ditu, bata, joan den mendeko 20ko hamarkadaren erdialdetik Gerra Zibila sutu arte; eta bestea, 80ko hamarkadako bigarren zatitik kasik 90eko hamarkada amaitu arte. Kontxako banderaren palmaresean Orio bakarrik gailentzen zaio. San Pedrok hamabost garaipen lortu ditu, lehenbizikoa 1880an eta azkena 1994an.

San Pedro Elkartea Club San Pedro

Horietatik sei jarraian (1927-1932, barne), eta hori errekor bat da, azken hirurogeita hamabost urtetan inork ondu ez duena. Errekor hori Manuel Arrillaga Arzak, Aita Manueli zor zaio, askorentzat inoizko arraunketa gizonik handiena. Harekin batera beste bi izen nabarmendu dira mende eta laurden eta gehiagoko historian, Julián Osa Arrillaga eta Juan Carlos Fontán, entrenatzailea eta patroia, hurrenez hurren, gorago aipatu dugun bigarren loraldian. Fontanek badu beste ospe bat ere: urte askotan ontzi eraikitzailerik onena izatearena; izan ere, hala aitortzen dute baita bere areriorik gogorrenek ere. Donostiako banderaren 112 edizioetatik San Pedro 53tan izan da.

Gainera, 14 urtez jarraian, 1986 eta 1999 urteen artean, ohorezko tandarako sailkatzea lortu zuen; tripulazio morearena da errekor hori ere. Historikoki Pasaia arraun lehiaketen sehaska ezin eztabaidatuzkoa da. Badiaren estuak atoi-ontzien beharra sortzen zien itsasontzi handiei. Eta atoian eramateko langintza hura arraun-ontziek egiten zuten, San Pedrokoek bezala Donibanekoek, eta borroka gogorra egin behar izaten zuten zerbitzu horrek sortzen zuen dirua eskuratzeko.

SanPedrotarra elkartes Kontxako estropadetan

Lehenengo Sanpedrotarrak, eta gero Libiak, garaipen-zerrenda inbidiagarria lortu dute. Garaipen horietan nabarmentzen dira, Kontxako beste lau bandera (1989, 1991, 1993 eta 1994), lau Espainiako txapelketa, zazpi Euskal Herriko txapelketa, zortzi Gipuzkoako txapelketa, bost Zarauzko ikurrin, sei Nerbioi sari, eta lau Corte Ingleseko bandera. Gainera, 1994an Euskal Liga irabazi zuten. Guztira, ehun sari baino gehiago, gehienak goi mailakoak.

2006ko denboraldian, zenbait urte krisian eman ondotik, San Pedrok TKE Ligara igotzea lortu zuen denboraldi bikaina egin zuelako, hura sortu zen lehenbiziko aldian.

2007ko denboraldian TKE ligan parte hartu zuen, eta sailkapenaren erdialdean bukatu, eta mailari eustea lortu zuen.

2008ko denboraldian Sanpedrotarra Arraun Elkartearen berrogeita hamargarren urteurrena ospatu zen, eta esperantza handia zuten klubeko traineruan.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak ordurako laurogei urteko lehiaketa tradizioa zuen lekukoa jaso zuen eta hura egitura berriagoetara egokitu; XX. mendeko 50eko hamarkadan egitura modernoak elkarteak ziren.

Historikoki Pasaia arraun lehiaketen sehaska ezin eztabaidatuzkoa da. Badiaren estuak atoi-ontzien beharra sortzen zien itsasontzi handiei. Eta atoian eramateko langintza hura arraun-ontziek egiten zuten, San Pedrokoek bezala Donibanekoek, eta borroka gogorra egin behar izaten zuten zerbitzu horrek sortzen zuen dirua eskuratzeko.