ARRAUNKETAREN HISTORIA PASAI SAN PEDRON

Balearen ehizean baino lehen antxoa eta sardina harrapatzen ibiltzen ziren. XVI. mendeko ontzietan egiten zen hura, eta haiek egungo traineruetan joaten diren arraunlari adina arrantzale eraman ohi zituzten. Hura ez ezik portuan egiten zen borroka ere badago: Pasaiako portura heltzen ziren belaontziak nork atoan eramango sortzen zen borroka. Borroka horretan itsasoko gizonen indar erakustaldia konstante bat zen, iragan historia bateko ohitura eta tradizioen arabera, baina halere, gure arbaso haien oroitzapena ezin ezabatua geldituko da gure baitan.

SANPEDROTARRA ELKARTEAREN HISTORIAAurrekariei begira jarrita, ikusten dugu San Pedroko elizan kontserbatzen den estropadetako garaikur zaharrena 1878ko lepoko bat dela. Domina ezarria du; Miarritzen irabazi zen desafio batean, eta arraunlarien eta patroiaren izenak inskribatuak ditu.

XVIII. mendearen erdialdean desafio batzuk egin ziren atoi-lanetan aritzen ziren ontzien artean, eta sanpedrotarrak nagusi gertatu ziren bi sanjuandarren aurka. Beste erronka eta garaipen bat 1871.09.22an, Hondarribiaren aurka, 13 miliako distantzian, Hondarribiatik Donostiara daudenak, eta 1888an, Getaria-Donostia itsas ibilaldia: Ondarroak irabazi zion Pasaiari.

SANPEDROTARRA ELKARTEAREN FUNDAZIOA

1958an eratu zen SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEA, helbidea San Pedro 30 behean, eta gaur egun ere leku berean jarraitzen du.

Arraun kontuan urte askoan lortutako historiala eta herrian lortutako sustraitzea kontuan, nahiz eta 2950 biztanle baino ez izan, beste aro berri bat hasi zen, eta gisa denez, ez da faltatu gorabeherakorik. Alde batetik sakrifizio galantak, kirol gogor horrek hala eskatzen baitu, eta bestalde, poz galantak ere bai, garaipenak datozenean; irabazten denean, lehenbizi arraunlariak berak goxatzen du eta era berean zale eta jarraitzaile guztiek.

SANPEDROTARRA ELKARTEAREN HISTORIA

Elkartea sortu baino bi urte lehenago, hots, 1956/57 denboraldian, Batel eta Trainerilletan hartu zuen parte eta emaitza bikainak lortu ziren: 10 bandera. Santanderren Estatuko Txapelketa, eta Madrileko “Casa de Campo”-ko Lakuan ere bai, Zadorrako Urtegian Legution halaber, eta 4. postua 1956an, Estatu mailakoan, Portugaleten.

92.01.19an, Elkartearen Akta Liburuaren (432 zenbakia) arabera, aho batez erabaki zen Batzarrean SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEA izenpean inskribatzeko eskatzea Euskal Autonomi Erkidegoko Kirol Elkarteen Erregistroan. Eragin guztietarako hala berretsi zen.