Kalparrako Instalazioak

//Kalparrako Instalazioak
Kalparrako Instalazioak2017-01-12T14:33:07+00:00

KALPARRAKO INSTALAZIOAK

1958tik, San Pedroko Arraunketa Elkartea sortu zenetik, kirola praktikatzeko instalazioen hutsunea nolabait gainditzeko, zenbait lokaletan banatuta egon ziren hainbat urtetan ontziak, arraunak eta gimnastika tresneriak, garraio elementuak eta jarduerarekin lotutako lanabesak; batetik, udalak lagatako eraikin batean, Morales Oliver solairuan, eta zenbait ontzi La Herrerako eremuan, Portuko Agintaritzak utzitakoan; horrek guztiak zaildu egiten zuen lana, behar-beharrezko lan tresnak eskurago ez edukitzeak.

KALPARRAKO INSTALAZIOAK
34 urte iraun zuen garai horrek, 34 urte baldintza kaskarretan arrauna praktikatzeko, baina aldi berean gogo handiz, sakrifikatzeko espirituarekin eta ilusioz arraunlari, entrenatzaile, zuzendari, zale eta jarraitzaileen artean; egoera 1992tik aurrera aldatu egin zen, ordutik Elkarteak bai baititu udal instalazioak (arazoak eta atzerapenak ahaztu gabe) kai oinean, KALPARRA esaten zaion lekuan; eta horiek direla medio arraunketan aritzen diren kirolariek beren taldeen bitartez badituzte tresnak eta ontziak, eta San Pedroko ontziek lehiatzen duten tokietan garaipenak itxaroteaz gain, gazteek badute modua kirolari gisa beren burua prestatzeko eta pertsona gisa halaber, ahal den bizikidetza adiskidetsuenean.
Kalparra eraikinak hiru solairu ditu eta haiexetan daude elkartearen jabetzakoak diren ekipoak arraunean egiteko, bai tostan eta bai aulki mugikorrean.
Elkarteak hornidura ondasun hauek ditu:

  • 5 traineru, 6 trainerilla, 4 batel, 2 outriggers 4 arraunlarirentzat eta outrigger bat 8 eta lemazainarentzat.
  • Arraun sorta bat, zuntzezkoak eta egurrezkoak.
  • Ur beroko dutxa zerbitzua eta banakako altzariak.
  • Katamarana eta zodiaca entrenamenduak jarraitzeko.
  • Ontziralekua bere igarobide eta pantalanarekin.
  • 2 furgoneta atoi banarekin.
  • Gimnasia ekipoak ere bai, zenbait arraun-ergometrorekin, hainbat makina eta aparatu prestaketa fisikoa behar bezala egiteko, eta zulogune bat urez betea arraunak erabiltzen ikasteko, eta era berean erresistentzia probetan aritzeko zirkuitu itxia denez gero.
  • Kirol medikua eta fisioterapeuta halaber, beharrezkoa izanez gero.

KALPARRAKO INSTALAZIOAK

Instalazioak leku aproposean egoteak abantaila handia du arraunlarientzat, entrenamenduak egiteko inora mugitu beharrik ez, eta jakina, horrek denbora aurreztea dakar, horrek dakarren onurarekin. Elkartearen lokala, Pasai San Pedroko San Pedro kalea 30 behean dagoena, erabat eraberritu zen 1996an, eta egun instalazio modernoak eta eguneratuak ditu, eta era berean hantxe daude azken urteotan irabazitako banderak jendeak ikus ditzan, beren bitrinetan.