HARRERAK ETA SARI OHORAGARRIAKtrofeos-distinciones22

1.989.- Gipuzkoako Kirolaren Galan, Juan Carlos Fontán aukeratuzuten arraunketaren arloan SAN PEDRO traineruaren izenean, eta harrera egin zioten Gipuzkoako Foru Aldundian, egindako lanaren eta lortutako emaitzen aitormen gisa. Esan liteke sekulako denboraldia lortu zela, oso egutegi hautatuarekin.

1.991.- Astigarra Auto S.A. – RENAULT enpresak Libia traineruko arraunlariei eskaini zien Lehen Urrezko Arrauna, Radio Miramarrek sortutako saria.

1.993.- Sanpedrotarra Arraunketa Elkartea Gipuzkoako kirolaririk onentzat aukeratu zuten kirolaren V. Salan – Kutxa Sari Handia, Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak antolatua.

1.994. Berriz ere beste sari bat Hondarribiko Txema Olazabal golfariarekin partekatua.

1.996.1997.- Sekulako sailkapenak arraun-ergometroko probetan Euskadiko 6 orduetan..

JULIAN OSA ARRILLAGAk arraunlari eta prestatzaile gisa lortutako bandera kopurua ehunetik gorakoa da batel, trainerilla eta traineruetan, 21 urtez jarraian. 1987tik 2000.erako urte horiek, arraunketaren urrezko urteak, San Pedron oso grabatuak gelditu dira eta gertakari handien eta lortutako garaipenen oroitzapen ahaztezina utzi dute.  1998an, Arraunketaren Euskal Federazioak JULIAN OSA jaunari Urrezko intsignia eman zion San Pedroko arraunketaren alde bi hamarkadetan egindako lanagatik.