SAN PEDROK KONTXAKO ESTROPADETAN

Estropada zaharrena, 1879tik 2011ra arte (132 urte), 116 urtetan egin da –beste urteetan gerra tarteko edo beste gorabehera batzuengatik, ez!-. Batere beldurrik eta zalantzarik gabe baieztatu liteke iraileko lehen igandeetako estropada dela kirol lehiaketa handiena arraunketaren arloan, txirrindularitzarako Frantziako Tourra dena da arraunketarako Donostiako Kontxako Ikurrina. Sekulako erakarmena eta tira du Kantauri itsasertzeko herrietan, eta ikuskizunak erakarrita milaka pertsona hurbiltzen dira kirol jaiaz gozatzera, eta grina handiak pizten ditu nor bere herriko arraunlarien alde, hainbat urtetan frogatu den bezala.

san-pedro-enlasregatas-conc

Sanpedrotarrek 1880tik 2011, guztira, 52 + 2 urte (LA UNIÓN) = 54 estropadetan parte hartu dute. 54 estropada horietatik 15 garaipen lortu ditu (gehi 1921ean LA UNIÓN), beraz, % 29,63, eta hortaz, San Pedro bigarrena da Kontxako banderen rankinean Orioren atzetik.