TKE Liga

//TKE Liga
TKE Liga2017-12-12T12:43:52+00:00

TKE LIGA

Traineru Kluben Elkartea (TKE) 2003ko uztailaren 2an jaio zen Asturias, Kantabria, Galizia eta Euskadiko Autonomi Erkidegoetako gobernuek arraunketa bultzatzeko hartu zuten akordioaren ondorioz. Ez da ahaztu behar arraunketak Kantauri-Atlantiko itsasertzeko herrien historian parte hartu duela.

KTE 12 arraunketa elkartek osatzen dute; aipatutako eremu horretako garrantzizkoenak dira eta beren historia eta prestigioagatik garrantzi sozial handia dute. TKE Ligak lortu duen arrakasta itzelagatik, egun SAN MIGUEL liga, lehiaketa hau denbora gutxian erreferentzia ezin eztabaidatua bilakatu da biharko kirolarientzat bezala kirola beren sustapen politikak aplikatzeko bide erakargarria dela uste duten erakundeentzat. Duen erakarmenaren erakusgarri eta berme da hedabideetatik, prentsa, irrati eta telebistatik, izaten duen jarraipena, eta halaber, estropadak ikustera joaten diren milaka zaleren presentzia kartsua.

2003ko uztailean abiatu zen Elkartearen Lehiaketa, hots, TKE Liga. 2005ean TKEk bere ibilbideari ekin zion Gobernuen babesik gabe eta babesle pribatuei esker: Zurich Aseguruak eta Relax. Lehenbiziko aldiz, 18 estropadako lehiaketa burutu zen, eta Kantauri itsasertz guztirako eman zuten zuzenean telebista autonomikoek eta mundu guztirako ETBren nazioarteko kanalak.

2006ko denboraldian Elkarteak beste urrats kualitatibo bat eman zuen Cervezas San Miguel babesle nagusiaren arrimuan, eta handik hara Traineruen San Migel Liga izena hartu zuen. 2008ko uztailaren 2an elkarteak bosgarren urteurrena bete zuen eta lehiaketa, Traineruen San Migel Ligak denboraldia EXPO ZARAGOZA 2008an abiatu zuen. Aldi berean Caja Madrid TKEra bildu zen Babesle Nagusi gisa, eta bere izena eman zion San Migel Ligako txapeldunaren garaikurrari, CORONA CAJA MADRID.

TKE LIGAKO EMAITZAK

Urtea Postua
2007 7
2008 4
2009 2
2010 8
2011 8
2012 5
2013 8
     2014         9
     2015         8
     2016        10
     2017         9