Datorren larunbatean, martxoak 21, “Anoeta 4 ordu” kirol ekitaldia ospatuko da Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Nahiz eta txirrindularitza froga bat izan, arraunak ere bere tartea izango du. Bertan parte hartzeko San Pedro-Hibaika taldea sortu da.

Belodromoan itsasorik ez egon arren, antolatzaileek arraunarekin zerikusia duen froga bat prestatu dute. Froga honetan ergometroa, oinezko lasterketa eta spinnig-a nahastuko dira, arraunlarien trebezia eta fisikoa neurtzeko.

Taldea hiru gizon eta bi emakume osatuko dute. San Pedro gizonak jarriko ditu, Hibaikak berriz emakumeak. San Pedroren aldetik Virgil Lagara, Ibai González eta Haitz Ortiz hartuko dute parte. Hibaikaren aldetik Leire Alcala eta Estibaliz Gezala osatuko dute taldea.

Sarrerak interneten bidez erosi daitezke hurrengo webgunean:

 http://www.anoeta4ordu.eus/sarrerak/