Igandean, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak Ohiko Batzarra ospatu zuen. Normaltasunez aurrera atera ziren gai-zerrendako puntu denak, kontuak eta aurrekontua barne.

2018ko aurrekontua 240.000 eurokoa izango da. Batzarrean aditzera eman zen babesle nagusirik gabe, zaila dela egonkortasuna izatea baina kontuak neurrikoak izatea lortu da.

Zuzendaritzaren alorrean, berritasunak eman ziren. Gaur egungo zuzendaritzarekin batera, pertsona berriak sartuko dira, direktiba sendotzeko eta etorkizunari begira bideragarritasuna emateko Arraun Elkarteari.

Lehendakaria Antxon Korman izaten jarraituko du. Lehendakariorde moduan Xabier Isasa, eta Idazkari moduan Ion Iñurrategi sartuko dira zuzendaritzan. Manu Bamio, Kalparra eta azpiko kategorietako ordezkaria, direktibako kide izatera pasatuko da baita ere. Hauekin batera, Josetxo Aranburuk eta Jose Manuel Oiarbidek bere funtzioekin jarraituko dute aurreko urteetan bezala.

2018 DENBORALDIA

Datorren denboraldiari begira, kirol arloan, aldaketa gutxi egon dira. Libiak eta Kalparrak jarraipena emango die aurreko urteko taldeei.

Libiak baja gutxi izan ditu, eta arraunlari berri gutxi batzuekin osatu da taldea. Mikel Arostegi izango da aurten ere entrenatzailea.

Kalparrak ere baja gutxi izan ditu, eta aurreko urteko taldearekin batera, arraunlari gazteeekin ekingo dio denboraldi  berriari. Ramon Erostarbek jarraituko du entrenatzaile bezala.

SANPEDROTARRA ARRAUN ELKARTEA