Uztailaren 1ean, asteazkena, Arraun Elkarteko soziedadea irekiko da berriro. Koronabirusaren krisia dela eta ateak itxita egon dira. Osasun agintariek ezarritako araudiei jarraituz soziedadea martxan jarriko da.

Hona hemen jarraitu beharreko araudia:

 

IRIZPIDE OROKORRAK

 

Elkarteko erabilera, ezarritako osasun arauetara egokituko da, aginpideek emandako epeetan.

Elkartearen logistika eta funtzionamendu guztia aginpideek adostutakoaren oinarrizko baldintzak beteko ditu. Elkarteak eremuen neurriak egokituko ditu, behar diren denbora-aldiak ziurtatzeko arintzeko etapa bakoitzean.

Bazkide bakoitzaren ardura da elkartean sartzen dituen pertsonak eta bertan betebehar diren arauak.

Elkartean egon den bazkide edo pertsona batek koronabirusaren sintomak edo zantzuak izaten baditu, zuzendaritzari igorri beharko dio 24 orduko epean.

 

 

EREMU AMANKOMUMEN ERABILERA

 

 

1- KOMUNAK

 

Elkarteko garbiketa arduradunak egunero komunak garbituko ditu bazkideak sartu aurretik.

Elkarteko egonaldian bazkideak du ardura komunaren garbiketan. Komun barruan pertsona bakarra egon behar du beti.

Elkarteak eskura jarriko ditu garbiketarako osagarriak komunetan.

 

2- SUKALDEA

 

Sukaldean erreserba bakoitzeko pertsona bakarra egongo da.

Sukaldatzeko beharrezkoa izango da maskarillaren erabilera.

Bazkide bakoitzak bere olio, gatza, ozpina, etab. izan beharko ditu.

Ezinbestekoa da sukaldean sartu aurretik eskuak garbitzea higienizazio osagarriekin, horretarako elkarteak eskura jarriko ditu.

Bazkide bakoitzaren ardura izango da biltzen duen zaborra botatzea.

 

 

3- MAHAIETAKO OBJEKTU ETA MATERIALAK

 

Mahaietan erabiltzen den materiala jaso beharko da. Plateretan eta kazueletan geratzen den janaria kendu beharko da eta uraz pasa, gero garbitu ahal izateko.

 

Mahai-tresnak ur kuboan utzi beharko dira. Kopak eta basoak ontzi-garbigailuan garbitu beharko dira. Mahai-zapiak eta serbilletak erretiratu. Gero bukatzerakoan mahaia eta aulkiak garbitu higienizazio produktuarekin.

Edariak sartzen diren hozkailua, izotza eta kafetera garbitu amaitzerakoan higienizazio produktuarekin.

Mahaikideak eserita egon behar dute mahaietan eta ezingo da elkartetik ibili.

 

4- DESPENTSA

 

Debekatua geratzen da pertsona partikularren edozein janari edo produktu gordetzea elkartean.

 

5- SARRERAK ETA IRTEERAK

 

Etengabeko sarrerak eta irteerak ekidin behar dira.

Segurtasun distantzia mantendu ezin daitekeen toki amankomunetan, maskarilla erabili beharko da.

 

6- DEBEKATUA

 

Ezingo dira haurrak elkartzen dituzten merendolak eta ospakizunak ospatu .

Karta eta mahai-jokoak ere debekatuak egongo dira.

 

BAZKIDEAREN ARDURA IZANGO DA ELKARTEAK EZARRITAKO ARAUAK EZ BETETZEA